EKIN


Kaixo guztioi!!!

Lehenengo ikerketa-tailer hau hasi baino lehen galdera asko egiten dizkiot nire buruari. Ez zait gauza erraza iruditzen eta nahasmendua da nagusi nire barruan. 

Gogotsu ekin nahi diot ikerketa berri honi baina aldi berean "nola egingo diodan aurre?" galdera bezalakoak etortzen zaizkit burura. Horrelako galderak ziurgabetasuna sorrarazten didate, ea gai izango naizen edo ez sortu beharreko kronograma  aurrera eramateko. 

Bi erronka nagusi ikusten ditut: alde batetik, hasierako ideiak pentsatzeko zailtasunak izatea eta beste alde batetik, ideia horiek kronograma batean nola islatu. Hala ere, era positiboa egiten diet aurre bi erronka hauei eta espero dut ikerketan zehar nire zailtasunak pazientziarekin eta patxadaz hartuz konpontzen joatea. 

Ikerketa-tailerrari nire esperientzia gehitu diezaioket eta momentuan sortzen zaizkidan ideia guztiak ere bai. Ahal dudan neurrian nik proposatu eta besteek ere proposatzea espero dut, denon artean gauza interesagarriak sortzeko.

Azkenik, aurretik dauzkadan ideiak kontuan hartuta gauza berriak ikastea espero dut, nik pentsatzen dudanetik abiatuz baina baita besteen ekarpenetatik ikasiz ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina