1.TAILERRA: KARTOGRAFIA
Proposatu zaigun galderari "Nola ikasten duzu?" erantzun bat bilatzea ez da batere lan erraza izan. Buelta asko eman dizkiot nire buruari nire ikaskuntza ordenatu eta islatzen jakiteko. Kartografia bat tresna egokia izan daiteke lan hau burutzeko, bertan datu guztiak jasotzeko.
Hasieran, ez nuen ideiarik ere kartografia bat zer zen. Zenbait adibide ikusi eta gero ondorio batera heldu nintzen: nahi den estetika erabiliz bertan nire ikaskuntzaren datuak jaso behar dira.
Lan hau burutu ahal izateko 4 etapa finkatu zitzaizkigun eta guztietatik pasatzea ezinbestekoa zen gure produktu finala lortzeko.
0.ETAPA: Datuak jaso
Gaia proposatu bezain laster burua funtzionamenduan jarri nuen gaur egunean nola ikasten dudan pentsatzeko. Oso ilun ikusten nuen lan hau aurrera ateratzea, baina lauko talde batean elkartu ginen estrategia bat gauzatzeko.
Ebidentziak sortzeko garain, gure estrategia hurrengoa izan zen: guri ikasten laguntzen diguten toki, pertsonak, objektuak eta guk aukeratutako beste gauz askori argazkia atera eta Whatsappen sortutako taldean konpartitzea. Modu honetan, besteek emandako ideiak ere erabili ahal izango genituen gure pentsamendua zabaltzeko.
Bertan konpartitu genituen argazkietako batzuk parke bat, liburutegia, zentzumenak, Erdi Aroko azoka bat izan ziren. Beste asko ere bildu genituen; izan ere, inoiz baino gehiago fijatzen nintzen normalean garrantzirik ematen ez diodan gauzei. Adibidez, Lasarten egon zen Erdi Aroko azoka hortan eskulan pila bat egiten ari ziren eta nik argazkia ateratzeko aprobetxatu nuen. Seguruenik, lan hau bidali izan ez balute ez nioke hainbesteko arreta eskaini izango.
Ebidentziak jasotzen pasa nituen egun horiek interesgarriak izan ziren pentsaraztea suposatzen zutelako. Ikerketa talde baten partaide bezala sentitu nintzen eta aldi berean nire burua hobeto ezagutzen.

1.ETAPA: Datuak analizatu
Aurreko etapako datu guztiak bildu eta gero, klasera eraman genituen argazkiak eta sortutako talde berdinetan elkarrizketa bat mantendu genuen bakoitzak bere iritzia eta pentsamendua besteekin konpartituz.
Eztabaida horretan gai askori buruz hitz egin genuen: ikasteko lekuak, pertsonak, ekintzak, bideak, etab.
Taldekide bakoitzak argazkia edo jasotako ebidentzia arretaz behatu eta komentatzen zuen. Azken finean atera genuen ondorioa besteengandik asko ikas dezakegula izan zen. Bakoitzak bere modura lagunak, familia eta teknologiak kontuan hartzen ditu bere ikaskuntzan. Denok ere ados geunden bat-batekotasunean ikasten ditugula gauza asko, ikusiz, irakurriz, behatuz...
Nire bizitzan etengabeko ikaskuntza bat eman da, hau da, txkitatik nire ezagutzak eraikitzen joan dira eta akatsetatik ikasten ere ikasi dut.
Ebidentzia guztiak nire buruan izanda, nire kartografiak nolako itxura hartzea nahi nuen pentsatzea egokitu zitzaidan.
Lan guzti honen hasieran, nire kartografia nolakoa izango zen pentsatzen jarri nintzenean, zalantza asko nituen; baina, azkenean liburu baten itxura hartzea erabaki nuen. Nire ikaskuntzan parte hartu duten pertsona, espazio eta ekintza desberdinak kapitulu ezberdinetan banatzea ideia ona izango litzatekeela pentsatu nuen, eta hala egin dut.
Nire kartografian argazkiak ipintzea pentsatu nuen marrazten ez bainaiz oso trebea. Nire ikaskuntzako zenbait alderdi islatu ditut kapitulu ezberdinetan aipatutako argazki horien bitartez, hezkuntza arautua eta ez-arautua, hain zuzen.
Nire bizitzako ikaskuntzaren liburuan 1.kapitulua eta guztiaren euskarri familia dago. Haiek izan ziren ni jaio nintzenetik ondoan izan ditudanak eta bizitzan zer egin jakin ez dudanean erantzuna bilatzen lagundu izan didatenak. Bikotea ere kapitulu honetan sartu dut gero eta leku handiagoa osatzen duelako nire bizitzan eta nire familiaren parte ikusten dudalako. Bi pilare hauek babesa eman, komunikazioa izatea zer garrantzitsua den erakutsi eta akatsetatik ikasten laguntzen didate.

2.
ETAPA: Datuak antolatu

Hasteko, nire kartografiak liburu forma hartzearen esanahia azaltzen
saiatuko naiz. Txikitatik, gurasoek hainbat ipuin euskaraz zein gazteleraz
kontatu izan dizkidate. Handitzen joan naizen heinean, beste motatako
narrazioak irakurtzen hasi naiz nire kabuz eta modu honetan erabat murgildu
naiz nobelagintzan. Eleberri guztietatik ikasi dut zertxobait, nahiz eta
batzuetan esaldi bakar bat izan. Genero ezberdinetako eleberriak irakurtzea
gustatzen zait, baina aukeratu beharko banu, “thriller” delakoak irabaziko
luke. Hainbeste gustatzen zaidan ekintza hau kartografiaren oinarri hartuta,
nire ikaskuntza liburu baten barruan sartzea eta bertan kapituluak markatzea
bururatu zitzaidan.
3.ETAPA: Aurkikuntzak aurkeztu
Nire kartografian argazkiak ipintzea pentsatu nuen marrazten ez bainaiz oso trebea. Nire ikaskuntzako zenbait alderdi islatu ditut kapitulu ezberdinetan aipatutako argazki horien bitartez, hezkuntza arautua eta ez-arautua, hain zuzen.
Nire bizitzako ikaskuntzaren liburuan 1.kapitulua eta guztiaren euskarri familia dago. Haiek izan ziren ni jaio nintzenetik ondoan izan ditudanak eta bizitzan zer egin jakin ez dudanean erantzuna bilatzen lagundu izan didatenak. Bikotea ere kapitulu honetan sartu dut gero eta leku handiagoa osatzen duelako nire bizitzan eta nire familiaren parte ikusten dudalako. Bi pilare hauek babesa eman, komunikazioa izatea zer garrantzitsua den erakutsi eta akatsetatik ikasten laguntzen didate.
Familia eta bikotea
Lagunek osatzen dute 2.kapitulua eta haiekin izandako momentu on eta ez hain onekin ere ikasten dut. 1.kapituluarekin lotuz, lagunak dira hautatzen dugun familia eta nire bikotea ere hemen sartzeko zalantza izan nuen, bera ere bikote izateaz gain laguna konsidera dezakedalako. Lagunak hautatzen ere ikasten da, konfiantza eta enpatia baitira laguntasunaren oinarria.
Lagunak
3.kapitulua egiteko ikasteko lekuak eta IKTak bildu ditut. Ni ikasten egon nintzen eskola, institutua eta gaur egun nagoen unibertsitatearen argazkiak jarri ditut. Nire haurtzaro eta gaztaroko curriculum ezkutua eta honi dagozkion baloreak trasmititu zizkidaten zentro hauetan. Lagunak, txikitatik ditudanak, eskolan ezagutu nituen. IKTak beti izan dute garrantzia ikaskuntzan eta are gehiago gaur egun unibertsitatean.
Ikas lekuak eta IKTak
Publizitateak duen eragin handiaz askotan ez gara jabetzen, horiekin sortzen diren estereotipoak adibidez. Umetan dauden genero estereotipoak oraindik ere gure gizartean jarraitzen dute. Ni ez nago horrekin batere ados eta ikasten dudana da horrela konportatzea atzera pauso bat dela.
Estereotipoak
Lan hau etorkizunari begira erabilgarria da, izan ere egindako beste lanetatik ezberdina da eta ikertzaile izatera hurbiltzen gaitu. Maisu edo maistra izango garela pentsatu behar dugu eta hausnartzea ezinbestekoa dela nahiz eta askotan ez den lan erraza; beraz, ondo dago horrelako lanak egitea trebatzen joateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina